HIRI ANTOLAKETAKO PLAN OROKORRA (HAPO)

XX. mendearen bukaeran Bilboko hiri ereduak industria birmoldaketa jasan zuen eta horrek, hiriaren ekonomia eta bizimodua erabat aldatu zituen.
Egokitzapen denboraldi baten ostean, Bilbok zerbitzu hiria bilakatzeko apustua egin zuen, baita ingurumena eta hiri eraldatzeko ahalegin guztiak egin ere.
Aldaketa prozesu hori lur eremu industrialetan bertan hasi zen eta bertatik hirira zabaldu zen XXI. mendean zehar. Egun, Bilbao aurrera doa eraldaketa burutzeko bidean.
Itsasadarra berreskuratzea ardatz izanda, “hiri berriak” eremu enblematikoak birgaitu ditu, aisialdirako, kirolerako eta kulturarako espazio berriak sortu ditu, irudia sofistikatu du nazioarteko beste herrientzat erakargarriago bihurtzeko eta hiria auzo eta inguru metropolitarrarekin zein nazioarteko herriekin lotzen dituen garraio-sarea sortu du.
Errealitate berri horretan oinarrituta, Bilbok Plana eguneratzeko premia dauka, helburu berri horiek hiri osora zabaltzeko eta eremu bat ere ez “berreraikitze” horretatik kanpo ez geratzeko, betiere, gure nortasunaren seinaleak galdu gabe.
Horregatik guztiagatik, Hiri Antolaketako Plan Orokorra berrikusi beharra dago.