Abandoko estazioa

AHT-a iristeak eta bideak lurperatzeak, erdigunean egonaldi eta kirol eremuak izango dituen parke handia sortzea ekarriko du. Gainera parke horrek Abando, San Frantzisko, Irala eta Zabalaren arteko mugak kenduko ditu

Olabeaga

Renfeko ibilbidea diseinatzea eta mendi-hegalean barne integratzea, Olabeagan bide berria egiten laguntzeko eta auzokoen garraioa hobetzeko, baita ekintza ekonomiko eta etxeak egiteko zoruak sortzea ere.

 Elorrieta

Itsasadarraren bazterrean pasealekua egitea bizigune berria eraiki ahal izateko.

Errekalde-Ametzola-Irala

FEVE lurperatzea eta pabilioi industrialak enpresen hazitoki eta loft motako etxeak egiteko berrerabiltzea Errekalde eta Ametzola auzoak lotzeko xedez.

Artxandaren erdiko eremua

Proiektuaren xedea Artxandako erlaitza aisialdi eta aire zabalean egoteko eremu gisa sustatzea da.

Kastrexanako gaina

Gunea birsortzea inpaktu gutxiko urbanizatze eremu berria sortuz, ekintza ekonomikoko lursailak izateko aukera ekarriko dituena, eta Bilbobusen udal instalazioak kokatzeko lekua bilakatuz.

Atxuriko Erribera

Euskotreneko Bilbao-Donosti linea eta tranbien garajeak desafektatzearen ostean erribera hiritarrentzat berreskuratzea proposatzen da.

Deustuko campusa handitzea

Campusa handitzeko egun erreserbatutako lurzorua murriztea, ahalik eta lurzoru natural gutxien okupatzeko xedez, eta horrela hiri iraunkorragoa lortzeko.

A8 Errekalde

Aldarera Biztanle asko dituen eremuan ikusmen inpaktua, zarata eta isurketak, barrera efektua eta eguzki gabezia murrizteko konponbidea bilatu.

ingles 2

Videos in English (Bideoak inglesez)